Ir al contenido
Arantzako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

Bisita Gaitzazu

navarra_euDetalle de mapa de Arantza

Arantzara ailegatzeko errepide mehar bat hartu behar da Berrizaun-en (Igantziko Bentak), Irun-Iruñea errepidean.

Iruñetik 75 km-tara dago, Donostiatik 50 km-tara, Irun-dik 30 km-tara eta Baionatik 60 km-tara.

GARRAIOAK:

  • La Baztanesa autobusak: Berrizaun-en gelditzen da. Telefonoa: 948 58 01 29.
  • La Burundesa autobusak: Berrizaun-en gelditzen da. Telefonoa: 948 22 17 66 / 948 30 35 05.
  • Taxia (Patxi Iturria): Mobila: 666894833.

Inauteriak


Bi aste lehenago izan ohi dira. Garai batean, mendi mutilak lanik gabe izaten zirela, udako festek baino ospe gehiago zuten. Bi pertsonaia talde izaten dira: “mozorro zuriak” eta “mozorro carnavalesbeltzak”. Hiru egun irauten dute. Ostegunean, trikitilari eta pandero-joleekin, baserriz baserri eskean ibiltzen dira mozorro zuriak (gazteen janzkera ostegunean honako hau da: ator kuadradunak, galtza urdiñak, koloreetako lepo-zapiak eta horietatik zintzilik eslokako ikasleek prestatutako kolorezko eta paperezko zintak. Ostirala eta larunbatean zuriz janzten dira koloreetako lepo-zapiekin). Ostiralean eskea herrian egiten da eta gauean dantzaldia. Larunbata arratsaldean haurren mozorroekin kalejira herrian, ilunabarrean ikuskizuna eta gauean dantzaldia. Gauean mozorro beltzak kanpora ateratzen dira aurpegia estalita: pertsonai ilun eta beldugarriaz mozorrotu ohi da gazte talde bat kalean dagoen jendea, eta batez ere haurrak, beldurtzeko asmoz.

Arantzako mendi itzulia


Web orria: www.menditzulia.com

Bi urtetik antolatzen du Ekaitza Elkarteak eta hurrengoa 2010eko maiatzaren 23an izanen da. Vuelta montañeraIbilbidean herriko mendietako tontorrak zeharkatzen dira: Unanu (659 metro), Itsaszelaia (517), Izu (828), Oilargata (660), Ibintza (1.037), Ekaitza (1.040), Illurdi (1.085), Mendaur (1.136, aukerakoa), Mairubaratzeta (750) eta Zepuru (715). Ibilbidearen distantzia 30-32 kilometrokoa da eta 1.550 metroko desnibela du. Irteera eta helmuga herriko plazan da, bidea ongi seinalizatzen da eta ibilbidean hornidura eta osasun zerbitzuak eskaintzeko postuak paratzen dira. Partaidetza honako hau izan da: 2003an 232 pertsona, 2004an 364, 2006an 418 eta 2008an 502 pertsona. Mendi itzulia egiten ez den urtean Ekaitza Elkarteak Goizuetara mendi ibilaldia antolatzen du. Herriko Plazatik atera eta, Goizuetan bazkaldu ondoren, Arantzara autobusez itzultzen da.

Trinitatea


Erromeria Trinitate ermitara, Iturengo herrian, Trinitate egunean. Ermita Mendaur mendiaren Romería a la Trinidadgailurrean dago (1.131 metrotara) eta bertatik Bidasoa eskualdea eta inguruak ikusten dira.

Festa hau inguruko herriekin konpartitzen da (Ituren, Sumbilla, Arantza, etc) eta aranztar aunitz oinez joaten dira menditik. Ohiturari jarraituz, batzuek ermitari hiru buelta ematen diote eta desioa eskatu.

Eguerdian jendea urtegira jeisten da lagun artean bazkaltzeko eta arratsaldean trikitilariekin dantzatzeko. Aranztarrek Senberroko Bordan (Arantza) izaten dute bazkaria.

Besta Berri


Korpus eguneko meza ondoren prozesioa egiten da. Karrikak apaintzen dira eta prozesioaren ibilbidean maindire bat zabaltzen da bidearen erditik , eta honen bazterretan iratzea zabaltzen da. Udalbatza banderarekin ateratzen da, baita txistulariak eta elizako abesbatza ere. Herriko bandera dantzatzen da egun horretan.

San Juan


San Juan Xar erromeriak (ekainak 24), meza eta iturriaren erritoak, inguru eta urrutiko hainbat jende erakartzen du. Igantziko udalerrian dago eta Arantza udalerriarekin mugatzen du. Herri sinismenaren arabera San Juan iturriaren hiru ahoetatik edan behar dugu ura, eta uretan Romería San Juanbustitako zapi batez kaltetutako gorputz-zati igurtzi, gero zapia ondoko harkaitzetan utziko dugu. Hala sendatuko dira gure digestio-arazoak eta azaleko gaitzak. Azkenean, kandela piztu beharko diogu santuari (iturriaren gaineko haitzuloan dagoen artzain baten irudia).

San Juan egunean eta hurrengo lau igandeetan Igantziko meza bertan egiten da.

Herriko Bestak


Abuztuaren 15ean egiten dira, Amabirjinaren omenez.Fiestas patronales y danzas

Honako ekitaldiak izaten dira: musika, dantzak, meza eta prozesioa, herri kirolak, etc.

Besten ondoren herriko gazteek rock kontzertua antolatzen dute.

Artikutzako erromeria


Abuztuaren 28an, San Agustin egunean, ospatzen da eta leku guztietako milaka pertsona biltzen dira egun-pasa egiteko. Arantzatik batzuk oinez joaten dira eta bertze batzuk kotxez Oiartzundik (Gipuzkoa). Eguneko ekintzak hauexek dira: meza, pilota partiduak, bertsolariak, herri kirolak eta musika. Aztikutza Nafarroan dago, Goizuetako lurretan, Oiartzunen ondoan, baina Donostiako Udalaren menpe. Donostiak 1919. urtean eskuratu zuen, hiriari ura eramateko. Gaur egun parke naturala da eta ibilgailuei itxia egoten da urte guzian, abuztuaren 28an izan ezik. Lehen, ordea, Artikutza elizarena zen, Orreagako Kolegiatarena. Burdinolako langileak bizi ziren, errentan, eta San Agustin egunean ordaindu behar izaten zuten. Langileek elkarrekin egoteko aukera bakarra zuten. Ohitura, urteak pasatu diren arren, oraindik ez da galdu. Artikutzak klima berezia du eta hango hezetasun maila oso handia da, penintsula osoko lekurik euritsuena baita. Honen adierazle dira zuhaitzen enborrak, goroldio geruza lodiz estalirik egoten baitira. Egun sei milioi zuhaitz inguru daude Artikutzan eta garai gateko basoetako erlikiak aurki daitezke. Ekosistema nagusia pagadia da, baina haritzak eta haltzadiak ere badaude. Gainerakoa koniferoek eta larreak hartzen dute.

Baserritarren Eguna


Azaroaren 1ean ospatzen da. Azkenekoa 13. edizioa izan da.dia_caserio

Pilotalekuan herriko produktu eta eskulanen erakusketa eta salmenta izaten da eta plazan, berriz, azienden erakusketa. Era berean, gazta lehiaketa egiten da eta bertako produktuekin osatutako zare bat zozketatzen da.

Bertzalde, egun hori aprobetxatuz, kultur ekitaldiak antolatzen dira astean zehar.

Eguberriak


Abenduaren 24an Olentzero menditik jaisten da eta herrian barna kalejira egiten da. Herritarrak dia_olentzero(haurrak eta helduak) baserritarrez janzten dira eta eguberrietako kantak abesten dituzte. Goizean, Herriko Plazan, haurrendako jokoak eta Olentzeroari kantak eta arratsaldean, kalejiraren ondoren, haurrendako berendua. Urtarrilaren 5ean Errege Magoen Kabalgata egiten da eta ondoren, elizan, haurrei opariak banatzen zaie.

Arkitektura


Andre Mariaren Zeruratze parrokia, 1567. urtera arte Baionako elizbarrutiaren menpe zegoen. Bereizten dira gotiko-errenazimendu garaiko eliza zaharra (kanpotik harriz ikusten dena) eta Arquitectura de Arantza - IglesiaXVIII. mendean egindako handitzea. Dorrearen goiko zatia (erlojua eta ezkilak dauden solairua eta harriz egindakoa) XIX mendekoa da. Elizak gurutze forma du eta 3 erretaulu barroko ditu.

Arkitektura zibilean honako eraikinak ditugu:Aranibarko dorretxea, herriko eraikinik zaharrenetakoa (XV. mendekoa) eta harri sendo eta landuekin eraikia; Apezenea etxea, XVI. mende hasierako eraikina da eta fatxada harri landuekin egina du; Herriko Etxea, XVIII. mendean egina, fatxadan Bortzirietako armari zaharra du eta 4 arkupeko Vista de la iglesiagorapea; 3 iturri edo antzinako labaderoak eta baserrietako auzoak eta herria lotzen dituen galtzadak.

Baserria hemengo eraikina dugu eta hiru planta ditu: behekoa, ikuilua, etxabereen gordeleku; erdikoa, sukaldea eta familiaren etxebizitza; goikoa, sabaia, negurako belarraren eta fruituen biltegi. Etxe xumea bada, ondoan bertze eraikin batzuk izaten ditu: borda eta biltegia. Ingurua ere antolatua dago: etxerako baratze txikia; ongi zaindutako belagaiak, etxabereen bazkaleku; fruitu arbolak, sagastia, eltzaurdia (intxaurra), gerezia, urra, etc.

Turismo Gida


Liburuxkak kolorezko 32 orrialde ditu eta herriko honako informazioa jasotzen du: urteko agenda, mapak, zerbitzuen gida, herriguneko bisita, ibilbide desberdinak udalerrian eta ibilbide tematiko bat. Paperezko gida eskatzeko Udalarekin jarri behar da harremanetan 948 63 40 05 telefonora deituz.

Hizkuntza


Bertako jatorrizko hizkuntza euskara da eta azpieuskalkia Iparraldeko goi nafarrera.Barnetegui

Euskarak estatus ofiziala du Arantzan eta bertako herritarren % 99 euskal hiztuna da.

Urtero, uztailean eta abuztuan, euskara ikasteko barnetegiak antolatzen dira AEK erakundearen eskutik (www.aek.org). Matrikula egiteko deitu 607673541 mobilera.

Arantzako Udala Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kidea da, 1995eko irailaren 8an egindako batzarrean gehiengo osoz erabaki zuelako UEMAn sartzea eta euskaraz Cartelfuntzionatzea.

UEMAren zeregina euskarari bideak zabaltzea da, udalerri euskaldunetako bizitza sozialean, egunerokoan, herriko sektore guztietan normaltasun osoz euskaraz burutu ahal izateko: etxean, lagunartean, kalean, administrazioan, merkataritzan, ekonomian, zerbitzuetan, etc.

Bertzalde, aipatu Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen egoitza eta bulegoa Arantzako Herriko Etxean dagoela eta Arantzako alkatea Mankomunitateko lehendakaria dela.

Gastronomia


Pabloenea jatetxea-ostatua. Egunero zerbitzatzen dira menuak eta karta, plater konbinatuak,pabloenea bokatak, hanburgesak, sandwich eta pizzak. Berezitasunak: arkume errea, azpizuna, garai-garaiko platerak (lukainkak, odolkia, babarrunak, onddoak,…), enkarguz ehizarekin egindako platerak (usoa eta basurdea) eta etxeko postreak. 80 lagunentzako jangela. Erretzea baimendua. Wifi gunea.

Burlada jatetxea-ostatua. Zerbitzatzen dira eguneko Restaurante Burladamenua eta karta (asteburuetan), plater konbinatuak eta bokatak. Berezitasunak: arkume errea, azpizuna, etxeko postreak (saltzen dira aurretik enkargatuz), ehizarekin egindako platerak (usoa, basurdea, ahate entsalada epela eta foie saltseatua oporto erara). 120 lagunentzako jangela. Erretzea baimendua. Lo egiteko oheak eta etxea eta zaldientzako tokia.

Aterpe jatetxea-ostatua. Garaian-garaiko jakiak dastatzeko aukera. Neguan, jangelako Aterpe jatetxea sutondoaren ondoan, arkume errea, babarrunak eta bertako gazta eta mamia. Udazkenean, onddoak eta ehizarekin egindako platerak: usoa, orkatza, basurdea, galeperra edo biligarroa. Udan, etxeko barazki frexkoekin egindako entsaladak. Berezitasunak: onddoz betetako hostopila, onddoz betetako piperrak, idi txuletak, galeper kutixiak, sagar eta mahats-pasazko hostopila natilarekin, eta gazta eta marrubi tarta. 120 lagunentzako jangela. Erretzea baimendua. Irailean itxita. Wifi gunea.

Opila edo taloa Mendeetan zehar taloa izan da gure baserrietako oinarrizko elikagaia. Taloa artoz egindako opila da, arto-irinarekin, urarekin eta gatzarekin egindakoa. Orea egindakoan zati txikiak hartu, pilota txikiak egin eta talopalan zabaltzen ditugu. Bukatzeko, txapa beroan jarri eta erre egiten ditugu. Taloak eginak daudenean txistorrarekin, hirugiharrarekin, txokolatearekin edota gaztarekin betetzen dira. Taloa dastatzen ahal da Baserritarren Egunean eta Pabloenea jatetxean (aurretik enkargatuz).

Artoa. Ameriketatik euskal marinelen eskutik iritsi zen Uztaritzera (Lapurdi) 1523. urtean. Oso harrera ona izan zuen eta XVII. mendean artoa asko erabiliko zen nekazaritzan. Garai haietan uzta eskaseko urteak ere izaten ziren, eta gosete garaian artoa lagun ona izaten zen; horrek ere laguntzen zuen biztanle kopurua igotzen. Baina artoa ez da elikagai hutsa izan, artoaren inguruan gauza asko sortu dira euskal kulturan. Artoa tradizioa eta harremanak sortzeko bidea ere izan da. Artazuriketa festak dira horren adibide. Festa horiek artoa bildu eta zuritzeko garaia iristen zenean egiten ziren, eta baserritarrak auzolanean aritzen ziren; ondoko baserrietara joaten ziren artaburua zuritzen laguntzera. Baina aitzakia horrekin ederki aritzen ziren kontu kontari, eta ederki astintzen zituzten herriko kontuak.