Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

2023. URTEAN BORTZIRIETAKO IGERILEKUETAKO BONOAK ORDAINTZEKO DIRULAGUNTZA DEIALDIA

Arantzako Udalak, 2023ko irailaren 19an egindako osoko bilkura arruntean, Arantzan erroldatutakoei Bortzirietako bertze igerileku publikoetako uda aldiko bonoak ordaintzean sortutako gastuaren zati bat finantzatzen dirulaguntza deialdia onartu du.

ONURADUNEN BETEBEHARRAK:

  1. Pertsona fisikoa izatea.
  2. Arantzan erroldatua egotea.
  3. Bonoa Bortzirietako igerileku publiko batean egina izatea uda aldirako. Horri dagokionez, ekainetik irailera bitarteko hilabeteak hartuko dira kontuan udako alditzat.
  4. Eskatzen den dokumentazioa ezarritako epean aurkeztea.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

  1. Eskabide-orria.

Adin txikikoen kasuan, eskatzaile gisa honen guraso edo legezko tutorea agertuko da eta adin txikikoaren datuan eskabidean horretarako adierazitako zatian azaldu beharko dira.

  1. Bortzirietako igerileku publiko batean egindako bonoa, jatorrizkoa edo kopia.
  2. Bonoaren kostua ordaindu izanaren ordainagiria.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO LEKUA ETA EPEA:

2023ko irailaren 29tik urriaren 12ra (biak barne), erregistro elektroniko bidez egun guztian zehar (https:// https://sedeelectronica.arantza.eus) edo fisikoki udal bulegoan jendaurreko orduan (10:00-13:00).

OHARRA: Ez dira korreo elektroniko bidez bidalitako eskaerarik onartuko.