2023ko azaroaren 26an egindako udal hauteskundeetan Arantzan bi talde aurkeztu ziren: EH Bildu alderdiak 311 boto lortu zituen eta Aulki Zuriak alderdiak 4 boto (hautesleen zentsoa 474 lagunekoa zen).
Abenduaren 16an Herriko Etxean egindako bileran udal berria eratu zen Saturnino Larralde Ibarrola alkatea buru dela.
Alkatearen ebazpenaren bidez ezkontza zibilak egiteko ahalmena eskuordeztu zen.
Alkatearen ebazpenaren bidez alkateordeen izendapena egin zen.
2024ko urtarrilaren 11ko bileran udalaren ardurak banatu ziren zinegotzien artean.