Arantzako Udalak 2025-02-28an egindako bileran lehiaketa publikoaren bidez Medikuaren Etxea errentan emateko kontratazioaren baldintza pleguak onartu zituen.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko martxoaren 20tik apirilaren 19ra (biak barne).
- Errentaren Iraupena: Urte bat (1) , zazpi (7) urtetara luzagarria.
- Lehiaketaren hasierako prezioa: 4.200 € urteko.
- Eskatzaileek bete beharreko baldintzak:
6.1.- Kontratatzeko gaitasuna duten pertsonek esku hartzeko gaitasuna dute, hau da, Espainiako edo atzerriko pertsona fisikoek, baldin eta jarduteko gaitasun osoa badute eta Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legeak kontratatzeko debeku gisa zerrendatzen dituen kausarik ez badute (22. artikulua).
Parte hartzaileek bakarrik, aldi baterako elkartean edo baterako partaidetzan parte hartu ahal izanen dute. Azken bi kasu horietan, elkartutako partehartzaileak solidarioki behartuta egonen dira Administrazioaren aitzinean, bakoitzaren partehartzea adieraziko dute eta ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, kontratutik eratorritako eskubideak baliatzeko eta betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak izango dituena kontratua azkendu arte.
6.2.- Era berean, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan beharko dituzte.
6.3.- Bertze edozein etxebizitzarik jabetzan ez duten pertsonek bakarrik eskuratu ahal izanen dute alokairua eta, beraz, eskabideak aurkeztu ahal izanen dituzte.
Salbuespen gisa, baldintza hori ez da bete beharko eskatzailea banantze edo dibortzio egoeran badago eta horren ondorioz titular edo titularkide den etxebizitza utzi behar izan badu.
Baldintza hori ez da bete beharko, halaber, eskatzailea genero indarkeriaren biktima denean eta etxebizitza utzi behar duenean.
Bi kasuetan, zuzenbidean baliozkoa den edozein bitartekoren bidez egiaztatu beharko dira banantzeak, dibortzioak edo genero indarkeriaren biktimak.
- Aurkeztu beharreko agiriak:
- GUTUN AZALA – Administrazio-dokumentazioa.
- Eskaera ( Eranskina), partehartzailearen nortasuna eta, hala badagokio, ordezkaritza egiaztatzen duten dokumentuak:
- Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
- Bertze pertsona baten izenean agertzen direnek edo proposamenak sinatzen dituztenek notario-ahalorde askietsia aurkeztu beharko dute, dagokion erregistroan inskribatua, bai eta ordezkariaren NANa edo haren nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa ere.
- Partehartzailearen erantzukizunpeko adierazpena, Kontratu Publikoei buruzko Foru Legearen 22. artikuluan aipatzen diren kontratazioetako bakar batean ere ez dagoela etenda adieraziz, Eranskinean agertzen den ereduaren arabera.
- Eranskineko ereduaren arabera, honako hauen erantzukizunpeko adierazpena:
- Arantzako Udalaren era guztietako zergen ordainketak egunean izatea.
- Bertze etxebizitza baten titularra ez izatea, ez jabetzan, ez gozamenean.
Bi pertsonak edo gehiagok batera parte hartzen badute, bakoitzaren dokumentazio pertsonala aurkeztu beharko dute, eta, era berean, adierazi beharko dute bakoitzak zer ehunekotan parte hartzen duen, eta adierazi beharko dute modu solidarioan hartzen dutela beren gain lehiaketan parte hartzetik eratorritako betebeharrak betetzea, eta Arantzako Udalaren aitzinean izendatu beharko dute lehiaketaren administrazio jarduketetan ordezkatuko duen pertsona.
- GUTUN AZALA – Inguruabar pertsonalei buruzko dokumentazioa.
- Eskatzailearen familia unitateko kideen egiaztagiriak.
- Eskatzailea eta familia unitateko kideak elkarrekin erroldatuta daudela egiaztatzen duen agiria.
- Familiaren diru sarrerak egiaztatzeko agiria.
- Familia zamak egiaztatzen dituen agiria.
- Bai eskatzailearen adina, bai bere gurasoena, baldin eta berarekin bizi badira.
- Guraso bakarreko familien eta/edo genero-indarkeriaren biktimen egiaztagiria.
Agiri horiek aurkeztu beharko dira Plegu honetako 10. klausulan jasotako esleipen irizpideak aplikatu ahal izateko.
- GUTUNAZALA – Eskaintza ekonomikoa.
- Eskaintza ekonomikoaren eredua, behar bezala sinatuta, Eranskinean dagoen ereduaren arabera.