Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

MEDIKUAREN ETXEA ERRENTAN

Arantzako Udalak 2025-02-28an egindako bileran lehiaketa publikoaren bidez Medikuaren Etxea errentan emateko kontratazioaren baldintza pleguak onartu zituen. Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko martxoaren 20tik apirilaren 19ra (biak barne). Errentaren Iraupena: Urte bat (1) , zazpi (7) urtetara luzagarria. Lehiaketaren hasierako prezioa:  …

AZAROAK 25, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

 “EZ DA ANTZERKIA, INDARKERIA BIKARIOA DA” Gaur, azaroak 25, Nafarroako toki eta lurralde entitateok, beste behin ere, emakumeen kontrako indarkeria matxista mota guztiak irmoki gaitzesten ditugula adierazi nahi dugu. Indarkeriarik gabeko mundu bat aldarrikatzen dugu, non emakumeak zein haurrak beldurrik…

BORTZIRIETAKO EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO III. PLANA (2023-2027)

Badira urteak emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen dela Bortzirietatik. 2006ean aurkeztu zuen ISOS Zerbitzuak Bortzirietako Mankomunitateko I Ekintza Positiboko Plana. Garai horretan, berdintasun kontuak Gizarte Zerbitzuetatik kudeatzen ziren. Ordutik aurrerapausoak eman dira Bortzirietan, 28 ekintzaz osatutako II Plan batekin eta…

BORTZIRIETAKO BERDINTASUN EGOERAREN DIAGNOSTIKOA

Bortzirietako Udalek eta Berdintasun Zerbitzuak bultzatuta, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren laguntzarekin, Bortzirietako berdintasun egoeraren diagnostikoa egin da. Diagnostikoa bukatuta, hurrengo hilabeteetan Bortzirietako Berdintasun Plana egiteko prozesua jarriko da martxan. Diagnostikoa egiteko prozesua maiatzean hasi zen eta hainbat hilabete…

ARANTZAKO TURISMO GIDA

Liburuxkak kolorezko 32 orrialde ditu eta herriko honako informazioa jasotzen du: urteko agenda, mapak, zerbitzuaren gida, herriguneko bisita, ibilbide desberdinak udalerrian eta ibilbide tematiko bat. Paperezko gida eskatzeko Udalarekin jarri behar da harremanetan 948 634005 TURISMO GIDA

ORRI INFORMATIBOAK

Hona hemen legegintzaldi honetako udal informazioari buruzko orri informatiboak: udal informazioa. 2016ko urtarrila. udal informazioa. 2015eko abuztua. udal informazioa. 2016ko abuztua. udal informazioa. 2016ko azaroa. udal informazioa. 2017ko apirila. udal informazioa. 2017ko abuztua. udal informazioa. 2018ko otsaila. 2015-2019 agintaldiaren laburpena.…