“EZ DA ANTZERKIA, INDARKERIA BIKARIOA DA”
Gaur, azaroak 25, Nafarroako toki eta lurralde entitateok, beste behin ere, emakumeen kontrako indarkeria matxista mota guztiak irmoki gaitzesten ditugula adierazi nahi dugu. Indarkeriarik gabeko mundu bat aldarrikatzen dugu, non emakumeak zein haurrak beldurrik gabe, mehatxurik gabe eta beren eskubideen berme osoarekin bizi ahalko diren. Aurten, indarkeria horren modu suntsitzaile eta krudelenetako batean jarri nahi dugu begirada: indarkeria bikarioan.
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako konpromezua erakusteko asmoz, Udal honek bat egiten du A25eko kanpainarekin.
Adierazpen instituzionala: A25 Adierazpen instituzinala EUSKARAZ
Kartelaren diseinua: Liébana Goñi Yárnoz; www.liebanaillustration.com; INSTAGRAM @liebana_illustration KARTELA OROKORRA