Ir al contenido
Arantzako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

UDAL PLAN OROKORRA

Urteak ez dira ez alferrik pasatzen eta Arantzako arau subsidiarioak zaharkituta gelditu zaizkigu. Hau aldatu eta ondoko 20 urtetan nolako Arantza nahi dugun finkatzeko plana egitea beharrezkoa dela ikusten dugu. Horregatik, 2017ko ekainaren 17an Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak eta Arantzako alkateak UDALEKO PLAN OROKORRA abiatzeko hitzarmena sinatu genuen. Udal Plan Orokorra egiteko lanak esleitu dugu eta aurkeztu direnen artean udalarentzat lan egiten duen arkitektoaren enpresa hobetsi dugu.

Hasi berri dugun urte honetan gai honi buruz solastu, eztabaidatu eta denon artean landu beharko dugu. Horretarako denon parte-hartzea beharrezkoa denez, agudo hau lantzeko bileretara deituko zaituztegu.

FacebookTwitterGoogle+Sare sozialetara gehitu